Yucatango maia hizkuntza

Yucatango maia
Yucatango maia hizkuntzaren hedadura.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMexikoko Quintana Roo, Campeche eta Yucatán.
Hiztunak800.291[1]
OfizialtasunaOfiziala Mexikon.
EskualdeaMesoamerika
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaInstituto Nacional de Lenguas Indígenas
Hizkuntza sailkapena
Maia hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza objektua subjektua, hizkuntza eranskaria, subjektu aditza objektua eta hizkuntza ergatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3yua
Ethnologueyua
Glottologyuca1254
UNESCO1752
IETFyua
Endangered
Languages Project

6949

Yucatango maia (hizkuntza hartan, Màaya t'àan) maia hizkuntza bat da, Mexikoko Yucatán penintsulan hitz egiten dena, Mexikon hiztun gehien duen maia hizkuntza. Familia berean hizkuntza hauek ditugu:

Beraz, Yucatango maia hizkuntzak terminoarekin, pluralean, familia bat adieraz daiteke eta, baita ere, singularrean, Yucatango maia hizkuntza zehatz bat.[erreferentzia behar] Bigarren kasu honetan, Yucatango maia Mexikoko Quintana Roo, Campeche eta Yucatán estatuetan erabiltzen da.

Yucatango maia Mexikon hiztun gehiago duen maia hizkuntza da: 800.291 hiztun ditu, gehienak goian aipatutako estatuetan;[1] dena dela badira komunitate txiki batzuk Guatemalan (700 inguru) nahiz Belizen (5.000). Literatura aberatsa du, eta oro har kulturalki zein sozialki bizi-bizirik dabilen hizkuntza da. Badira irakasteko akademiak eta ikastetxe bereziak.

  1. a b Instituto Nacional de Estadística. XII. errolda.
  2. 1986an 12 hiztun gelditzen ziren. Gordon, Raymond G., Jr. (ed.). Ethnologue, (2005).

Developed by StudentB